martes, 6 de noviembre de 2012

Euskal Unibertsitateak dira masifikazio emaitza hoberenak dituzten zentroak estatuko unibertsitate-sistemaren barruan

EROSKI CONSUMERek aurton argitaratutako Unibertsitateen Gida Praktikoaren arabera euskal unibertsitateak dira estatu mailan masifikazio tasa hoberena daukaten zentroak. Masifikazio ratioa irakasle bakoitzak bere baitan dituen irakasle kopuruarekin kalkulatzen da. Euskal unibertsitateen batez bestekoa 8,9 ikaslekoa da, emaitza ona Estatuko batez besteko orokorrarekin alderatuz, hau 12,4koa izanik. Unibertsitateak banaka kontutan hartuz, Deustuko Unibertsitateak dauka emaitza hoberena, 7,2 ikasleko ratioarekin. Azken postuan Nafarroako Unibertsitatea aurkitzen da ratio altuarekin, 13 ikaslekoa. Masifikazio ratio hau oso garrantzi handikoa da Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruarentzako, kopuru hobeagoak irakaskuntza pertsonalizatuagoa lortu ahal dela adierazi nahi duelako, hau delarik erakundearen helbururik nagusienetakoa. http://universidades.consumer.es/ webgunean kontsultatu daiteke informazio guzti hau, beste xehetasun eta ezaugarri batzuen artean.
Ikerkuntza-jardunak kontutan hartuz Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) eta Nafarroako Unibertsitatea dira oparoenak. 2011. urtean euskal unibertsitateetan egindako doktore-tesietatik EHUn 321 egin dira eta Nafarroako Unibertsitatean 182. Unibertsitate bakoitzak irakasleen erabilerarako prest dituzten ordenagailu kopurua ere aztertzen du gida honek, euskal unibertsitateen artean Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea nabarmenduz, ordenagailu bat eskainiz hiru ikaslerentzako. EHUn, Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Nafarroako Unibertsitatean ez daude hain zenbaki onak, 9 eta 12 ikasleren artean banatu behar dute ordenagailu bakoitza.
Unibertsitateek eskaintzen dituzten graduen barruan EHU nabarmentzen da, 92 gradu desberdin eskainiz Europako esparrura egokituta dauden 200 graduen artean. Gradu gutxien Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskaintzen ditu, guztira 18 izanik. Master Ofizialen artean EHUk dauka eskaintzarik handiena, 100 master inguru eskainiz Mondragon Unibertsitateak eskaintzen dituen 10 masterren aldean. Master bakoitzak 1.750 euroko prezioa izan dezake. http://www.euskonews.com/0513zbk/gaia51304eu.html Matrikulen prezioak, oso garrantzizkoak Estatuko Unibertsitate batetik bestera lehen mailako matrikulen prezioen artean alde handiak egon daitezke. Adibidez, arkitekturako lehen ikasturtea gauzatzeko 776 euro ordaindu behar dira Granada eta Sevillako unibertsitateetan. Segoviako unibertsitatean ordea, 18.000 euroko matrikula ordaindu beharra dago. Odontologiako karreran badago zure etorkizuna, jakin 776 eurokoa dela matrikularik merkeena unibertsitate merkeenetan, baina Madrilgo Europar Unibertsitatean matrikularen prezioa 15.600 eurora iritsi daiteke. Lander UNZUETA

No hay comentarios:

Publicar un comentario