martes, 18 de septiembre de 2012

Bizkaiko Campuseko obrek behin-behineko ordezko aparkaleku bat irekitzeko beharra ekarri dute


EHUko Bizkaiko Campusean hasitako obrekin batera aparkaleku alternatibo bat zabaldu dute. Leioa-Erandio eremuko aparkaleku berria egiteko obrak pasa den uztailaren 29an hasi ziren 2013ko irailean bukatzeko epearekin. Hortaz, Campus ondoan dagoen atletismo pistan behin-behineko aparkaleku bat sortu da kurtso berriaren hasierarekin batera Leioara autoz hurbilduko direnek tokia izan dezaten. 

Iturria: EHU
Aparkaleku hau irekitzeko arrazoi nagusia Medikuntza eta Odontologia Fakultateen aurreko aparkalekuan hasitako obrak dira. Bertan autobusentzako 20 nasa berri eraikiko dira, hauei itxaroteko eremu estali batekin batera. Beste aldetik, autoentzako 1.200 toki egongo dira, Campuseko irisgarritasuna hobetzeko asmoz.

Obretaz gain, oinezkoentzako ibilbide berri bat ireki da atletismoko pistatik Campusera igarotzeko. Carmelo Garitaonaindiak, EHUko errektoreordeak, ibilbide berri honen garrantzia aldarrikatu nahi izan du, “Campusaren sarrera nagusiko biribilgunea oinez zeharkatzea debekatuta egoteaz gain, hori egiten dutenek arriskuan jarriko dutelako beraien burua, eta hori erabat saihetsi daiteke oinezkoentzako ibilbidea den zubia erabilita" esanez.

Lander UNZUETA



Gotzon Isasi: “Lanik ez dagoenez gazte askok ikasketetara jotzen dute”

Gotzon Isasi: “Lanik ez dagoenez gazte askok ikasketetara jotzen dute”
Gotzon Isasik, EHUko negoziazio sarbidearen buruak adierazi du iaz baino 400 matrikulatu gehiago egon direla
Iosu USANDIZAGA
Iaz baino matrikulatu gehiago egon dira Euskal Herriko Unibertsitatean. Oraindik ez da amaitu matrikulazio-epea, eta jada 8785 ikaslek egin dute matrikula EHUn. Gotzon Isasik, EHUko negoziazio sarbidearen buruak adierazi du, lehengo urtean baino 400 matrikulatu gehiago egon direla.
Bizkaian matrikulatu dira ikasle gehien, zehazki 4830 matrikulatu egon dira. Gipuzkoako unibertsitatean 2215 ikasle matrikulatu dira, eta Arabakoan, berriz, 1740. Irailaren 28an amaitzen da matrikulazio-epea, eta jada 8785 ikaslek egin dute matrikula EHUn.
Isasik adierazi duenez, lanik ez dagoenez gazte askok ikasketetara jotzen dute. Pasa den urtean baino 1500 ikasle gehiagok egin dute batxilergoa, eta ondoren unibertsitatera sartzea erabaki dutenek ere gora egin du. Krisiaren eragina unibertsitateetan islatuta ikus daitekeela adierazi du Isasik.
Beken eskaerei erreparatuz gero, pasa den urtean baino gehiago espero direla dio Isasik. Gaur egungo egoera ekonomikoak beken eskaeren igoeran eragina izango duela dio Isasik.

martes, 11 de septiembre de 2012

Euskara sare sozialetan bultzatzeko asmoz "Euskal Trending Topic" ekimena sortu dute

Euskaldun asko dira Twitterraren bidez komunikatzen direnak, baina gutxik bakarrik egiten dute euskaraz sare sozial honetan. Beraz, Iñaki Larrañaga Arabako Hitzako erredaktoreak beste batzuekin batera ekimen bat jarri dute martxan euskara sustatzeko asmoz komunikabide digitaletan. Horretarako #EHTT hashtag-a sortu da erabiltzaile euskaldunek euskal gaiei buruz hitz egiteko eta eztabaidatzeko.

Iosu Usandizaga
Lander Unzueta