martes, 6 de noviembre de 2012

Espainiako estatuko unibertsitateei buruzko Gida berria atera du Eroski Consumerrek

Urtero bezala, Eroski Consumerrek Unibertsitateen Gida berria argitaratu du Espainiako 76 unibertsitateen inguruko informazio osatua eskaintzeko. Eroskik bildutako informazio hori euskal unibertsitateetan ikus daiteke edo interneten bidez dago eskuragarri,www.universidades.consumer.es webgunean. Gida berri horrek hainbat datu eta informazio eskaintzeaz gain, Espainiako estatuko unibertsitate desberdinen arteko abantailak eta desabantailak jorratzen ditu. Eroski Consumerrek ateratako Unibertsitateen Gida Praktikoan ikus daitekeenez, euskal unibertsitateak dira masifikaziorik gutxien daukaten unibertsitateak. Irakasle bakoitzari zenbat ikasle dagozkion kalkulatuz jakiten da , eta euskal unibertsitatean batez beste, 8,9 ikasle daude irakasle bakoitzeko; Estatuko batez bestekoaren azpitik, 12,4 ikasle irakasle bakoitzeko.
Ikerkuntza- jarduerei dagokionez, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Nafarroako unibertsitateak daukate jarduerarik oparoena, 572 doktore-tesietatik 321 EHUn egin dira eta 182 Nafarroako Unibertsitatean. Aldiz, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileei dagokionez, EHUk eta Mondragon Unibertsitateak dituzte langilerik gutxien. Ordenagailuen kopuruari dagokionez, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea nabarmendu dira: ordenagailu bat eskaintzen dute, hiru ikasle bakoitzeko. Ordea, EHUn, Nafarroako Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ez dira datu oso onak: ordenagailu bat 9 eta 12 ikasleren artean. Master ofizialei dagokienez, EHUk ehun bat master eskaintzen ditu, eskaintzarik osatuena duen unibertsitatea bilakatzen delarik. Deustun eta Nafarroako Unibertsitatean, hogeita hamar master inguru eskaintzen dituzte, Nafarroako Unibertsitate Publikoan hogei inguru, eta hamar bat Mondragon Unibertsitatean. Autonomia erkidegoei erreparatuz gero, Kataluniak, Madrilek eta Andaluziak daukate master ofizialen eskaintzarik ugariena. Katalunian eta Madrilen 500 master baino gehiago daude aukeran, eta Andaluzian 350. Aldiz, Gaztela Mantxa eta Errioxa dira master gutxien eskaintzen dituzten autonomiak: 20 master eskaintzen dituztelarik.
Prezioetan aldeak Espainiako unibertsitate desberdinen artean alde handiak aurkitzen dira lehen urteko ikasturteko matrikula ordaintzerako orduan. Granadako eta Sevillako unibertsitateak dira matrikularik merkeen eskaintzen dituztenak, esaterako arkitekturako lehen ikasturtea 776 euro kostatzen dira, aldiz, IE Segoviako Unibertsitatean 18.000 kostatzen da. Odontologiako matrikula ordaintzerakoan ere alde handiak ikus daitezke unibertsitate batetik bestera, esaterako, Granadako eta Sevillako Unibertsitateetan 776 euro kostatzen da lehen ikasturteko matrikula, ordea, Madrilgo Europar Unibertsitatean, 15.600 eurokoa da. Iosu USANDIZAGA

No hay comentarios:

Publicar un comentario