martes, 18 de septiembre de 2012

Gotzon Isasi: “Lanik ez dagoenez gazte askok ikasketetara jotzen dute”

Gotzon Isasi: “Lanik ez dagoenez gazte askok ikasketetara jotzen dute”
Gotzon Isasik, EHUko negoziazio sarbidearen buruak adierazi du iaz baino 400 matrikulatu gehiago egon direla
Iosu USANDIZAGA
Iaz baino matrikulatu gehiago egon dira Euskal Herriko Unibertsitatean. Oraindik ez da amaitu matrikulazio-epea, eta jada 8785 ikaslek egin dute matrikula EHUn. Gotzon Isasik, EHUko negoziazio sarbidearen buruak adierazi du, lehengo urtean baino 400 matrikulatu gehiago egon direla.
Bizkaian matrikulatu dira ikasle gehien, zehazki 4830 matrikulatu egon dira. Gipuzkoako unibertsitatean 2215 ikasle matrikulatu dira, eta Arabakoan, berriz, 1740. Irailaren 28an amaitzen da matrikulazio-epea, eta jada 8785 ikaslek egin dute matrikula EHUn.
Isasik adierazi duenez, lanik ez dagoenez gazte askok ikasketetara jotzen dute. Pasa den urtean baino 1500 ikasle gehiagok egin dute batxilergoa, eta ondoren unibertsitatera sartzea erabaki dutenek ere gora egin du. Krisiaren eragina unibertsitateetan islatuta ikus daitekeela adierazi du Isasik.
Beken eskaerei erreparatuz gero, pasa den urtean baino gehiago espero direla dio Isasik. Gaur egungo egoera ekonomikoak beken eskaeren igoeran eragina izango duela dio Isasik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario