martes, 18 de septiembre de 2012

Bizkaiko Campuseko obrek behin-behineko ordezko aparkaleku bat irekitzeko beharra ekarri dute


EHUko Bizkaiko Campusean hasitako obrekin batera aparkaleku alternatibo bat zabaldu dute. Leioa-Erandio eremuko aparkaleku berria egiteko obrak pasa den uztailaren 29an hasi ziren 2013ko irailean bukatzeko epearekin. Hortaz, Campus ondoan dagoen atletismo pistan behin-behineko aparkaleku bat sortu da kurtso berriaren hasierarekin batera Leioara autoz hurbilduko direnek tokia izan dezaten. 

Iturria: EHU
Aparkaleku hau irekitzeko arrazoi nagusia Medikuntza eta Odontologia Fakultateen aurreko aparkalekuan hasitako obrak dira. Bertan autobusentzako 20 nasa berri eraikiko dira, hauei itxaroteko eremu estali batekin batera. Beste aldetik, autoentzako 1.200 toki egongo dira, Campuseko irisgarritasuna hobetzeko asmoz.

Obretaz gain, oinezkoentzako ibilbide berri bat ireki da atletismoko pistatik Campusera igarotzeko. Carmelo Garitaonaindiak, EHUko errektoreordeak, ibilbide berri honen garrantzia aldarrikatu nahi izan du, “Campusaren sarrera nagusiko biribilgunea oinez zeharkatzea debekatuta egoteaz gain, hori egiten dutenek arriskuan jarriko dutelako beraien burua, eta hori erabat saihetsi daiteke oinezkoentzako ibilbidea den zubia erabilita" esanez.

Lander UNZUETA



No hay comentarios:

Publicar un comentario